domingo, 12 de junio de 2016

6.ZELULA AMAK

ZELULA  AMAK


Zelula amak organismo multizelular guztietan aurkitzen diren eta mitosiaren bidez zatitzeko gai diren zelulak dira. Gorputzeko edozein zelula-mota bihurtzeko edo edozein ehun garatzeko ahalmena dute, eta haien berezitasunetako bat gorputzean denbora mugagabez manten daitezkeela da.


SAILKAPENA:
Sor ditzaketen zelulen arabera, 4 mota desberdinetan sailkatzen dira:

Zelula ama totipotenteak
Organismo oso bat hazi eta sor dezakete, bai osagai enbrionarioak bai extraenbrionarioak. Hau da, edozein motako zelulak sor ditzakete. Zelula ama totipotentea zigotoa da, ernalketa eta gero sortzen dena.
Zelula ama pluripotenteak:
Ezin dute organismo oso bat sortu, baina bai beste edozein motatako zelula bat, hiru linaje enbrionarioekin (endodermo, ektodermoa eta mesodermo) erlazioa duena, hain zuzen ere. Garapen enbrionarioaren beste faseetan aurkitzen da. Zelula ama pluripotenteak zelula ama enbrionarioak bezala ezagutzen dira.

Zelula ama multipotenteak:

Soilik bere ataleko zelulak sor ditzaketenak dira. Hauen adibide dira, esaterako, zelula ama hematopoyotikoak (odolaren zelula amak).  

Zelula ama unipotenteak:

Bakarrik zelula mota bat sor ditzaketenak dira.


Zelula ama enbrionarioak:
Zelula ama enbrionarioak 4-5 egunetako adina duen giza enbrioi batetik sortzen dira, hainbat prozesuren ondorioz:

-Ernalketa (fekundazioa): espermatozoidea eta obulua zelula bakarra osatzeko elkartzen diren prozesua da; zelula hau, gero, zatitu eta prozesu horretan beste indibiduo bat sortzen da. Izaki honek sortzaile bakoitzetik erdibana hartzen ditu kromosomak eta hauetatik heredatzen ditu gero agertuko zaizkion ezaugarri biologikoak.
-Zigotoa: Obulua eta espermatozoidea elkartzean sortzen den zelula da. Kromosoma kopuruari dagokionez, zigotoa diploidea da (2n), gametoak haploideak (n) diren bitartean.Mitosiaren bidez behin eta berriz zatitzen da, eratzen diren zelulak baturik mantenduz.
-Lehenengo zatiketa zelularra:  zatiketa zelularra, oro har, zelula batean izaten diren gertaera saila da, zatiketa eta bikoizketa (erreplikazioa) eragiten dituena. Ziklo hau funtsezko prozesua da biziaren garapenean, organismo ororen ugalketaren oinarrian baitago.
-Azkenean, morula sortzen da: segmentazioaren ondorioz sortzen den zelula multzoa da, eta haiek elkartzean blastomeroa sortzen da. Ondoren blastozitoa, eta blastozitoaren barruan blastozele izeneko likidoa dago, non zelula batzuek bertan flotatzen baitute.


Garapen enbrionarioa:
Enbriogenesia (edo garapen enbrionarioa) izenak dioen bezala enbrioia osatzen eta garatzen den prozesua da. Garapen enbrionarioaren lehenengo bi faseak hauek dira:
1.Zigotoa: Obulu eta espermatozoide bat elkartzerakoan zelula berri bat sortzen da. Honek garapen prozesu bat jasaten du, enbrioi garapena deritzona eta lau etapatan zatituta dago: segmentazioa, morfogenesia, bereizketa eta hazkundea. Lehendabizi haploideak (esperma eta obulua) elkartu egiten dira diploidea (zigotoa) sortuz.
2.Blastula eta gastrula: Zelula mitosia egiten hasten da kopia ugari sortuz, eta blastomeroak sortzen dira.Hasieran blastomeroek esfera itxurako masa zelular trinkoa eratzen dute, morula izenekoa. Morularen erdigunean hutsune bat sortzen da erdiguneko zelulak periferiarantz mugitzen direlako. Blastula izeneko egitura sortuz, erdiguneko hutsune hori blastozole izeneko likidoz beterik dago. Blastula sortzearekin batera bukatzen da segmentazio fasea.Zelulek modu aktiboan zatitzen jarraitzen dute, eta horri gastrulazio prozesua deritzo, eta prozesu honetan zelulak antolatuta birbanatzen dira eta gastrula izeneko egitura sortzen da. Gastrulan jada hiru geruza bereiz ditzakegu: kanpoaldekoa (ektodermoa), , erdialdekoa (mesodermoa) eta barnealdekoa (endodermoa). Hiru geruza horiek ehunak sortuko dituzte.


Zelula ama helduak:
-Biderkatzeko gaitasuna dute eta modu horretan zelula espezializatuak sortzeko gai dira, batez ere odoleko edo azaleko zelulak.
-Zelula ama helduak multipotenteak dira, baina gaur egun pluripotenteak diren zelula ama helduak ere aurki daitezke.
-Zelula ama helduek euren DNA birprogramatu eta enbrioien zelula amen baliokideak bihurtzeko gaitasuna dutelakoan daude aditu asko.
-Hasieran uste zuten zelula espezializatuek soilik haien motakoak ziren zelulak sor zitzaketela. Baina geroago egiaztatu zen zelula hauek haien motakoak ez diren beste zelula batzuk ere sortzeko gaitasuna zutela.
-Garatzen ari diren fetuetan, jaio berrietan, umeetan eta helduetan agertzen dira batez ere mota honetako zelula amak.
-Gaur egun, 20 zelula ama heldu desberdin ezagutzen dira.





IPS zelulak:
-Zelula ama pluripotenteak dira, hau da, beste edozein motako zelulak sor ditzakete. -Ingeleseko "induced Pluripotent Stem" hitzetik dator zelula hauen izena.
-Bi mota desberdin ezagutzen dira: keratinozitoak (ileko zelulak) eta fibroblastoak (azalekoak).
- Endodermoa, mesodermoa eta ektodermoa duten ehun zeluletan desberdintzeko gai dira, eta horretaz gain, teratomak sor ditzakete.
-Hainbat aspektutan zelula ama enbrionarioen oso antzekoak dira. Esate baterako morfologian, eta zenbait gene eta proteinen espresioan.
-IPS zelulak lehenengo aldiz 2006 urtean lortu ziren, arratoien zeluletatik, eta 2007.urtean, giza zelulei esker.



Zelula amen erabilerak:
Zelula amak hainbat modu desberdinetan erabiliak izan dira, gaixotasun desberdinak sendatzeko, esaterako.
Adibideak:
-AEBetako zientzietako unibertsitate batean glaukoma izeneko gaixotasuna ikertzeko erabili dituzte zelula amak.
-Zelula amei esker kataratak zituzten txinako umeak sendatuak izan dira. Txinako Sun Yat-Sen de Guangzhou unibertsitatean kataratak izeneko gaixotasuna ekiditea lortu da.
-Horretaz gain, zelula amekin hainbat ikerketa egiten ari dira, eta zelula hauei esker Alzheimer edo Parkinson gaixotasunei aurre egiteko itxaropena dagoela diote adituek.

Donostiako zelula ama helduen bankua:
-Espainiako zelula amen lehenengo bankua Donostian aurkitzen da.
-”Inbiomed” izeneko bankua Donostiako Miramon parkean aurkitzen da, eta bertan 13 zientifikok lan egiten dute, zelula amen potentziala ikertzen.
-Banku honetan hainbat motatako ikerketak egiten dira: batetik, zelula mesenkimalak (muskuluak), hematopoietikoak (odola) eta epitelialak (azala)  ikertzen dira, eta bestetik, neuronetako zelulak.
-Bankuak bi helburu nagusi ditu: zentroan bertan garatzen diren zelulen ikerketak hornitzea eta zentro hospitalario, teknologiko eta farmazeutikoak hornitzea.

Arazo etikoak:
-Hasiera batetik zaila izan da zelula amen ikerkuntzaren garapena, oztopo eta debeku ugari aurkitu baititu bidean. Zailtasun tekniko eta zientifiko guztiei, kezka politikoak, etikoak eta erlijiosoak gehitu zaizkie azken urte hauetan. Eragozpen horiek gainditu nahian, hainbat bidezidor probatzen ari dira zientzialariak. Gorputzeko edozein zelula-mota bihurtzeko edo edozein ehun garatzeko ahalmena dute zelula amek; horregatik dira hain bereziak eta garrantzitsuak. Ahalmen hori dela eta, ikertzaileek uste dute baliagarriak direla gaixotasun asko tratatzeko; besteak beste, Parkinsonen edo Alzheimerren gaitzak tratatzeko edota gorputzeko hainbat ehun sortzeko.
-Orain arte, zientzialariek bi teknika ezagutzen zituzten zelula ama enbrionarioak garatzeko, baina, zoritxarrez, arazo eta kezka etiko eta erlijioso gogorrak sortu dira bien aurka. Kezken argudio nagusia, hauxe: zelula amak lortzeak enbrioia suntsitzea edo hiltzea dakarrela. Indar politikoak ez dira eztabaida horretatik kanpo gelditu, eta debeku zorrotzak ezarri dituzte. Esate baterako, Alemaniak ez du onartzen 2002. urtetik aurrera garatu diren zelula ama enbrionarioekin lan egitea, eta Estatu Batuetan ez dute diru-laguntzarik jasotzen 2001. urtetik aurrera garatutako zelulekin lan egiten duten ikerketek.

Bibliografia:


miércoles, 4 de mayo de 2016

5.ANTIBIOTIKOAK





Galdetegia. Klikatu hemen. 
Definizioa:
Antibiotikoak bakterioak hiltzeko edota haien hazkuntza galarazteko gai diren gai kimikoak dira.
-Antibiotiko naturalak: gai kimiko naturalak dira eta onddo filamentotsu eta bakterio espezie zenbaitek sortuak dira.
-Molekula naturalak kopiatuz, bai eta antibiotiko natural horiei hainbat aldaketa kimiko eginez eta haien bakterio-kontrako propietateak hobetuz sintetizatzen direnak.
Gaixotasun infekziosoak tratatzeko erabiltzen dira.


Historia:
Antibiotikoen historia 1928an hasi zen, Alexander Flemingek nahigabe penizilina aurkitu zuenean, gripeari buruzko bere ikerketa lanetan. Fleming konturatu zen bazegoela bere plakak kutsatzen zituen lizun bat, eta bertan zegoen bakterioa izorratu zuela. Hamar urte igaro eta gero, Emst Borisek egindako lan biokimikoari esker ikertua izan zen.
Hala ere, gaixotasun infekziosoak sendatzeko erabiltzen diren konposatu organikoak antzinatik ezagutzen dira. Gizakiak hainbat gaztetako lizuna erabili zuen zenbait infekziotan, baina ez zekien oinarri zientifiko hori nondik zetorren.
XIX.mendean Louis Pasteur ohartu zen zenbait bakterio saprofitikoek antraxeko germenak honda zitzaketela. 1939an René Bubosek gizakion gaixotasuna sendatzeko gai zen lehen antibiotikoa erabili zuen. 1940an Florey eta Chainek penizilina erabili zuten lehenengoz gizakiongan.


--------> Alexander Fleming

Erabilera:
-Antibiotikoak gaizki erabili dira---------> botikekiko erresistentzia handitu.
-Antibiotikoen gehiegizko erabilera handitu egin da azken urteetan eta gaur egun, sarritan, antibiotikoen erabilerak ez dira guztiz medikoak.
-Nekazaritzan, esate baterako, antibiotikoak aerosol moduan erabiltzen dira zuhaitzek dituzten bakterio-infekzioak kontrolatzeko edo prebenitzeko
-Abeltzaintzan ere antibiotikoen erabilera nabaria da. Txerri-haragian antibiotikoak detektatu izan dira ---------> infekzioak galarazteko eta abereen hazkuntza bizkortzeko..
-Gure gizartean askotan gaixoek ez dute antibiotikoaren tratamendu osoa bukatzen eta soberan geratzen den botika gorde egiten dute. Horrelakoetan, normalean erabiltzen diren botika-dosiak behar baino txikiagoak dira --------> dosi desegoki hori ez da gai infekzioaren eragilea guztiz ezabatzeko.
-Hasieratik erresistenteak ziren bakterioak edo geroago erresistentzia garatzeko gai izan direnak bizirik manten daitezke. Beraz, hautespen-prozesua oso garbia da eta bakterio-talde bat antibiotikoaren aurrean jarriz gero, erresistenteenak besteak baztertzeko gauza izango dira.
-Antibiotikoak medikuak ezarritako egun kopuruetan hartu behar dira.
-Antibiotikoak behar ez direnean hartzeak hainbat ondorio ekar ditzake: alergiak areagotzea, bakterio onuragarrien hazkuntza etetea, antibiotikoengan erresistentzia duten bakterioen hazkuntza areagotzea. ----> infekzioak sortu eta bere familiako kideei transmititu.
-Antibiotikoen tratamendua eraginkorra izateko, medikuak agindutako pausuak jarraitu behar dira, eta nahiz eta sintomak hobetu, ez da antibiotikoak hartzeari utzi behar, bestela antibiotikoengan erresistentzia duten bakterioen hazkuntza areagotuko bailitzateke.
-Bakterio erresistenteak agertuz gero, infekzioak sor daitezke eta beste pertsonei transmititu, infekzio horiek sendatzea oso zaila izateaz batera.


Irtenbideak:
-Arazo horiek guztiek direla eta, irtenbideak asmatu egin behar dira erresistentzien kontrola izateko (nekazaritza eta abeltzantzan).
-Beste aldetik, gaixoek modu egokian hartu beharko lukete tratamendua. Zauri txikiak daudenean, antibiotiko topikoak erabil daitezke, baina esku-krema erabiltzeko, esate baterako, komenigarria litzateke hauek eragile antibakterianoak ez izatea.
-Sendagileen aldetik, neurri batzuk hartu beharko lirateke antibiotikoen erabilerarengatik sorturiko erresistentziak gutxitzeko.
-Laborategi farmazeutikoak arazo larri honi irtenbidea aurkitzeko botika berriak merkaturatzen ari dira. Baina botika horien garapena oso astiro doa.


Antibiotikoak hartu baino lehen kontuan izan beharrekoa:
-Antibiotikoak hartzen dituzun bitartean, komeni da alkoholik ez edatea, hainbat ondorio ekar ditzakeelako. Horretaz gain, alkoholak gibeleko entzimak izorratzen ditu, odol-plasma kaltetuz.
-Antibiotikoak hartu baino lehen kontutan izan beharrekoa:
-Ezagutza bibliografikoa.
-Pazientearen adina eta pisua.
-Haurdunaldia eta edoskitzea.
-Gaixotasunak.
-Alergiak.
-Pazientearen egoera orokorra.
-Tratamentuaren iraupena.
-Gaixotasunaren larritasuna.
-Botikaren erabilgarritasuna



Antibiotikoak bai ala ez?
-Arau orokor gisa, birusek sortutako gaitzetan ez litzateke antibiotikorik eman behar; birusengan ez baitute inolako eraginkortasunik.
- Bakterioengatiko konplikazioak agertzen direnean  baino ez dira errezetatuko antibiotikoak. Ezinbestekoa da dosi egokia gutxienez  7-10 egunetan mantentzea, germena erabat suntsitzeko eta gaixoberritzeak ebitatzeko. Inoiz ez dira antibiotikoak garaia baino lehen kendu behar, sukarra desagertu delako adibidez.
-Botika hauekin milioika heriotza saihestu dira mundu osoan Beste botika asko bezala, antibiotikoak berez ez dira arriskutsuak , medikuaren aginduei jarraituz hartzen badira, noski.
-Hain erabiliak direnez gero, hainbat topiko daude antibiotikoei buruz. Adib.:
-Pertsona batzuk antibiotikoekiko alergikoak dira. ---> Egia. Penizilinaren taldekoak eta zefalosporinak dira alergia maizenik sortarazten duten antibiotikoak. Hala ere, sintomak oso desberdinak izan daitezke. Arinak izan daitezke (urdaileko molestiak esaterako), baina baita oso serioak ere. Normalean alergia ez da antibiotikoarekin edukitako lehen kontaktuan agertzen; ondorengo infekzioren batean baizik.
-Sintomak desagertu arren, tratamendua ez da eten behar. ----> Egia. Oso garrantzitsua da medikuaren aginduak ahalik eta zorrotzen betetzea.
-”Antibiotikoak oso kaltegarriak dira urdailarentzat”---> gezurra. Ahotik emandako antibiotiko batek ez dauka zertan urdaila hondatu, gaixoak aurretik urdaileko arazorik ez badauka eta medikuaren aginduei jarraituz hartzen bada behintzat.
-”Haurdunei ez ematea hobe, fetuari kalte ez egiteko” ----> gezurra. Emakume haurdun batek infekzioren bat eduki eta behar bezala tratatzen ez bada, arriskuan dago bera, eta fetua ere bai. Ginekologoa da kasu bakoitza aztertu eta infekzioa sendatzeko tratamendurik egokiena erabakitzeko espezialista. Praktikak erakutsi duenez, gaur egun badaude infekzioa sendatu eta fetuari inolako malformazio edo akatsik ez dakarkioten antibiotikoak.


Bibliografia:

miércoles, 16 de marzo de 2016

4. EMAKUME ZIENTZIALARIAK



ROSALIND FRANKLIN

Rosalind Elsie Franklin (Notting Hill, Londres, Ingalaterra, 1920ko uztailaren 25a - Chelsea, Londres, Ingalaterra, 1958ko apirilaren 16a) biofisikaria eta kristalografialaria izan zen. DNA molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Hala ere, X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun. Bere datuei esker, James Watson eta Francis Crickek DNAren egiturari buruzko hipotesia garatu zuten 1953an.

Obarioetako minbiziak jota hil zen Rosalind Franklin, 1958an. Zientzialari aparta izan zen; emakume argia eta azkarra. Egin zuen guztian jarri zuen arreta berezia, eta zientzialari ospetsuen artean aritu zen lanean. Nobel saririk ez zuen irabazi, baina, ez dago zalantzarik, merezi izan zuen.
Bere datuak ezinbestekoak izan ziren DNAren egitura argitzeko. Raymond Gosling biologoarekin batera, X izpien difrakzioaz oso argazki onak egin zituen Rosalindek. Ordura arte lortu ziren onenak. Lan horrek zientziaren historian aparteko aipamena merezi du, argazki eta datu horietatik abiatu baitziren ofizialki DNAren egitura aurkitu zuten zientzialariak, Watson eta Crick, alegia.
Historia iluna da, are gehiago Rosalindek ezin izan zuelako bere ekarpena defendatu. 1968an, hura hil eta hamaika urte geroago, James Watsonek Helize bikoitza liburu ospetsua argitaratu zuen. Testu hartan oso gaizki tratatu zuen Rosalind, eta haren ekarpena erabat ilunduta geratu zen. Rosalind ez zen Watsonen gustukoa. Dena dela, paradoxa ugari daude historia horretan. Adibidez, gaur egun, Watsonek berak, Crickek eta Wilkinsek ematen dituzten hitzaldietan, Rosalinden lana goraipatzen dute, eta argazki eta datu horien garrantzia azpimarratu.
Helize Bikoitzak kritika ugari jaso zituen, eta Rosalinden lana historiagileek azaleratu zuten pixkanaka.
1941 eta 1942 artean Ronald Norrishentzat egin zuen lan. Bigarren mundu gerran lagundu nahi zuenez, ikatzaren erabilera aztertzen zuen elkarte britainiarran ikatzaren porositatea ikertzen jardun zuen. Lani honi esker, erresistentzi altuko ikatz zuntzei buruzko ideia bat izan zuen eta 1945 egin zuen tesi doktorala horretan oinarritu zen.

Gaixotasuna eta heriotza

1956an lan kontuengatik Estatu Batuetara egin zuen bidaia batean, osasun arazoren bat izan zezakeela susmatzen hasi zen. Urte hartan bertan egin zioten ebakuntza batean abdomenean bi tumore zituela ikusi zuten.
Minbiziaren aurkako tratamendua hartzen ari zen bitartean lanean jarraitu zuen. 1956an zazpi artikulu argitaratu zituen eta 1957an beste sei. 1957an gainera, poliomielitisaren birusarekin aritu zen lanean.
Azkenean, 1958ko Apirilaren 16an hil zen minbizi horrek sortutako konplikazioengatik. X izpi erradiazioekiko exposizioa minbizia izateko arrisku faktorea da eta ziurrenik bere lana izan zen gaixotasunaren eragilea

Heriotza osteko polemika

Franklinen heriotza eta gero, polemika ugari sortu ziren bere inguruan.
King's College erakunde sexistatzat hartu izan da eta askotan aipatzen da Franklin baztertua izan zela bertan emakumea izateagatik. Honen adibide bat, bertan lan egiten zuten gizonek jangela handi eta eroso bat zuten bitartean, emakumeek ikasleen jangelan edo lantokitik kanpo bazkaldu behar zutela da. Honekin erlazionatutako beste salaketak, John Randallen taldean emakume bakarra zegoela dio. Hala ere, King's Collegen aldekoek garai hartarako emakumeen ordezkapena egokia zela uste dute.
Franklinekin erlazionatutako beste hika-mika bat DNA egituraren inguruan izan zuen ekarpenari lotuta dago. Franklinek X izpien bidez DNAri atera zion argazkia eta bere datuak Watsonen eskuetara zilegi ez den modu batean iritsi izan zitezkeen. Agian Wilkinsek Franklinen kajoitik hartu zituen berari kalte egiteko asmoz. 1953an Watson eta Crickek DNAren egiturari buruzko teoria azaldu zutenean Wilkinsekin banatu zuten meritua. Franklinek ez zekiela bere datuak nola interpretatu esan zuten aitzakia gisa.
Nobel Sariaren arauek zendutako hautagaiak izatea debekatzen du. Franklin 1958an hil zenez, Nobel Saria Watson, Crick eta Wilkinsek jaso zuten 1962an.






ADNaren inguruko lanak:
DNAren osagaiak jakinak ziren, puzzlearen piezak, alegia, baina bakoitza bere lekuan jartzea zaila zen. Rosalindek ez zuen inoiz espekulaziorik egiten. Datu argiak bakarrik erabiltzen zituen. Halako batean, ikertzen ari zen A formaren lagina B forma bilakatu zen. Nahi gabe. Orduan lortu zuen 51. argazki ospetsua, ordura arte lortutako argazki onena. Baina B formakoa zenez, Rosalindek baztertu egin zuen eta A formarekin egin zuen aurrera.
Horrela, esperimentuz esperimentu, DNA helize bikoitza zela aurkitu zuen, baina ez zekien nola heltzen zioten elkarri bi kateek. Bestalde, fosfato-taldeak helizeen kanpoaldera daudela konturatu zen. Dena ondo ulertu arte, ez zuen ezer argitaratuko.
Watsonek eta Crickek hiru katez osatutako eredu bat egin zuten, fosfato taldeak barruan zeudela, baina Rosalidek hori ikustean ezinezkoa zela esan zuen, ur molekulentzat lekurik ez baitzegoen eta fosfatoak derrigorrez kanpoaldean egon behar baitzuten. Hori dela eta, Randall eta Cambridgeko burua elkartu eta ADNa King’s Colledgen bakarrik ikertuko zela erabaki zuten, eta Watson eta Cricki ikerketarekin jarraitzea debekatu zieten.
Beste hainbat kimikarik ikerketarekin jarraitu zuten baina soluzioak argitaratzean, denak gaizki zeudela konturatu ziren. Beraz, Watson eta Crickek, debekuari ez zioten jaramonik egin eta ADNaren egituraren beste eredu bat argitaratu zuten, oraingoan bai, bi katerekin eta fosfatoak kanpoaldean jarrita. Modu horretan, Watsonek Rosalindek ulertu ez zuena ulertu zuen: bi kateek baseak parekatuz elkarri heltzen zioten.




Resultado de imagen de rosalind franklin



LYNN MARGULIS


Lynn Margulis 1938an jaio zen, Chicagon. Bigarren Hezkuntzako ikasketak Hyde Park unibertsitate publikoan hasi zituen. Geroago, bere gurasoek Chicagoko Unibertsitateko Laborategi Eskolara eraman zuten, baina bertatik ihes egin eta bere jatorrizko institutura itzuli zen bere lagun zaharrekin, hura bere lekua zela pentsatzen baitzuen. Zentro hartan gaztelaniazko klaseak eman zituen. 16 urte zituela, Chicagoko Unibertsitatean ikasle aurreratuentzako programa batean onartua izan zen, eta 20 urterekin Biologian lizentziatu zen. Titulua lortu eta Carl Sagan astrofisikoarekin ezkondu zen. Harekin bi seme-alaba eduki eta banandu egin ziren. Unibertsitateko ikasketak amaitu baino lehen, Mexikon izan zen landareen erabilera ikasten. 1958an Biologia zelularra eta genetika ikasten hasi zen, eta 1967an Thomas N. Margulis kristalografoarekin ezkondu, beste bi seme-alaba izan eta banandu egin ziren.
E.B. Wilsonen lana ezagutu zuenean (The Cell in Developement and Heredity), bikaina iruditu zitzaion eta momentu horretatik aurrera, bere teoria endosinbiotikoa garatzeari ekin zion.
Zelula eukariotoen jatorria deskribatu zuen urratsez urrats; izaki bizidunak bost erreinutan sailkatu zituen; teoria endosinbiotikoa plazaratu zuen, eta teoria horrek eboluzioan duen garrantzia azpimarratu zuen; sinbiogenesiaren teoria ere babestu zuen, zelula eukariotoak zelula prokariotoetatik nola sortu ziren azaltzen duena, alegia.


Teoria endosinbiotikoa:
1967an plazaratu zuen hipotesia da, zelula eukariotoen plastoak eta mitokondrioak endozitosiaren bidez aspaldian erantsitako bakterioak direla proposatzen duena. Teoria honen arabera, beraz, zelula eukariotoen organulu horiek bakterio askeak ziren, era sinbiotikoan jatorrizko zelula eukarioto batean integratu zirenak, duela 1.000 milioi urte, gutxi gorabehera.
Sinbiosi mota hori harreman endosinbiotiko batean datza.
Mitokondrioak eta plastoak organulu erdi autonomoak dira zelula eukariotoarekiko. Informazio genetikoa dute (DNA)  eta zelulatik era independentean erreplikatzen dira. Ezaugarri horietan oinarriturik kaleratu zuen Lynn Margulis-ek bere hipotesia.
Egun, biologo estatubatuarren hipotesia ontzat jotzen da, eta zientzialariek gaur egungo eukariotoak prozesu endosinbiotiko batzuen ondorioz agertu zirela onartzen dute, mitokondrio eta kloroplastoak kanpotik hartuz fagozitosiaren bidez (erantsitako bakterioak izanik jatorrian organulu horiek).
Kimeraren irudiarekin alderatu da gaurko eukariotoen sorrera: eukarioto primitibo batean bakterio aerobio bat sartu eta bertan geratu zen; bakterioak energia ematen zion eukariotoari, eta horrek babesa eta elikagaiak. Endosinbiosi horrek azalduko luke mitokondrioen sorrera. Era berean, bakterio aerobio fototrofo bat fagozitatu eta eukarioto primitibo horrek fotosintesi egiteko gaitasuna bereganatuko luke. Horra hor kloroplastoen jatorria.
Mitokondrioek eta kloroplastoek aldaketa handiak izan dituzte zelula eukariotoen barnean azken 1.000 milioi urteetan: zelula eukariotoentzat onuragarriak ez diren ezaugarriak galdu dituzte (zelula horma, entzima ugari, DNAren zati bat...) baina ostalariarentzat onak zirenei eutsi dizkiote (ATPren sintesia, esaterako).


Teoria endosinbiotikoaren alde hainbat argudio eta ebidentzia daude:
  • Mitokondrioek eta kloroplastoek prokarioto handien tamaina dute
  • Organulu horien erribosomak eta bakterioenak oso antzekoak dira
  • Haien DNA biribila da, bakterioen antzekoa
  • Bi organulu horiek autonomia genetikoa dute, eta (bakterioen antzera) bipartizioaren bidez ugaltzen dira
  • Kloroplastoen barne-egiturak eta biokimikak antza handia dute zianobakterio batzuek dituztenekin






Bost erreinuak: