ROSALIND FRANKLIN
Rosalind Elsie Franklin (Notting Hill, Londres, Ingalaterra, 1920ko uztailaren 25a - Chelsea, Londres, Ingalaterra, 1958ko apirilaren 16a) biofisikaria eta kristalografialaria izan zen. DNA molekula, birus, ikatz eta grafitoaren egituren inguruan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Hala ere, X izpien difrakzio bidez DNAren lehen irudiak lortu izanagatik egin zen ezagun. Bere datuei esker, James Watson eta Francis Crickek DNAren egiturari buruzko hipotesia garatu zuten 1953an.
Obarioetako minbiziak jota hil zen Rosalind Franklin, 1958an. Zientzialari aparta izan zen; emakume argia eta azkarra. Egin zuen guztian jarri zuen arreta berezia, eta zientzialari ospetsuen artean aritu zen lanean. Nobel saririk ez zuen irabazi, baina, ez dago zalantzarik, merezi izan zuen.
Bere datuak ezinbestekoak izan ziren DNAren egitura argitzeko. Raymond Gosling biologoarekin batera, X izpien difrakzioaz oso argazki onak egin zituen Rosalindek. Ordura arte lortu ziren onenak. Lan horrek zientziaren historian aparteko aipamena merezi du, argazki eta datu horietatik abiatu baitziren ofizialki DNAren egitura aurkitu zuten zientzialariak, Watson eta Crick, alegia.
Historia iluna da, are gehiago Rosalindek ezin izan zuelako bere ekarpena defendatu. 1968an, hura hil eta hamaika urte geroago, James Watsonek Helize bikoitza liburu ospetsua argitaratu zuen. Testu hartan oso gaizki tratatu zuen Rosalind, eta haren ekarpena erabat ilunduta geratu zen. Rosalind ez zen Watsonen gustukoa. Dena dela, paradoxa ugari daude historia horretan. Adibidez, gaur egun, Watsonek berak, Crickek eta Wilkinsek ematen dituzten hitzaldietan, Rosalinden lana goraipatzen dute, eta argazki eta datu horien garrantzia azpimarratu.
Helize Bikoitzak kritika ugari jaso zituen, eta Rosalinden lana historiagileek azaleratu zuten pixkanaka.
1941 eta 1942 artean Ronald Norrishentzat egin zuen lan. Bigarren mundu gerran lagundu nahi zuenez, ikatzaren erabilera aztertzen zuen elkarte britainiarran ikatzaren porositatea ikertzen jardun zuen. Lani honi esker, erresistentzi altuko ikatz zuntzei buruzko ideia bat izan zuen eta 1945 egin zuen tesi doktorala horretan oinarritu zen.
Gaixotasuna eta heriotza
1956an lan kontuengatik Estatu Batuetara egin zuen bidaia batean, osasun arazoren bat izan zezakeela susmatzen hasi zen. Urte hartan bertan egin zioten ebakuntza batean abdomenean bi tumore zituela ikusi zuten.
Minbiziaren aurkako tratamendua hartzen ari zen bitartean lanean jarraitu zuen. 1956an zazpi artikulu argitaratu zituen eta 1957an beste sei. 1957an gainera, poliomielitisaren birusarekin aritu zen lanean.
Azkenean, 1958ko Apirilaren 16an hil zen minbizi horrek sortutako konplikazioengatik. X izpi erradiazioekiko exposizioa minbizia izateko arrisku faktorea da eta ziurrenik bere lana izan zen gaixotasunaren eragilea
Heriotza osteko polemika
Franklinen heriotza eta gero, polemika ugari sortu ziren bere inguruan.
King's College erakunde sexistatzat hartu izan da eta askotan aipatzen da Franklin baztertua izan zela bertan emakumea izateagatik. Honen adibide bat, bertan lan egiten zuten gizonek jangela handi eta eroso bat zuten bitartean, emakumeek ikasleen jangelan edo lantokitik kanpo bazkaldu behar zutela da. Honekin erlazionatutako beste salaketak, John Randallen taldean emakume bakarra zegoela dio. Hala ere, King's Collegen aldekoek garai hartarako emakumeen ordezkapena egokia zela uste dute.
Franklinekin erlazionatutako beste hika-mika bat DNA egituraren inguruan izan zuen ekarpenari lotuta dago. Franklinek X izpien bidez DNAri atera zion argazkia eta bere datuak Watsonen eskuetara zilegi ez den modu batean iritsi izan zitezkeen. Agian Wilkinsek Franklinen kajoitik hartu zituen berari kalte egiteko asmoz. 1953an Watson eta Crickek DNAren egiturari buruzko teoria azaldu zutenean Wilkinsekin banatu zuten meritua. Franklinek ez zekiela bere datuak nola interpretatu esan zuten aitzakia gisa.
Nobel Sariaren arauek zendutako hautagaiak izatea debekatzen du. Franklin 1958an hil zenez, Nobel Saria Watson, Crick eta Wilkinsek jaso zuten 1962an.
ADNaren inguruko lanak:
DNAren osagaiak jakinak ziren, puzzlearen piezak, alegia, baina bakoitza bere lekuan jartzea zaila zen. Rosalindek ez zuen inoiz espekulaziorik egiten. Datu argiak bakarrik erabiltzen zituen. Halako batean, ikertzen ari zen A formaren lagina B forma bilakatu zen. Nahi gabe. Orduan lortu zuen 51. argazki ospetsua, ordura arte lortutako argazki onena. Baina B formakoa zenez, Rosalindek baztertu egin zuen eta A formarekin egin zuen aurrera.
Horrela, esperimentuz esperimentu, DNA helize bikoitza zela aurkitu zuen, baina ez zekien nola heltzen zioten elkarri bi kateek. Bestalde, fosfato-taldeak helizeen kanpoaldera daudela konturatu zen. Dena ondo ulertu arte, ez zuen ezer argitaratuko.
Watsonek eta Crickek hiru katez osatutako eredu bat egin zuten, fosfato taldeak barruan zeudela, baina Rosalidek hori ikustean ezinezkoa zela esan zuen, ur molekulentzat lekurik ez baitzegoen eta fosfatoak derrigorrez kanpoaldean egon behar baitzuten. Hori dela eta, Randall eta Cambridgeko burua elkartu eta ADNa King’s Colledgen bakarrik ikertuko zela erabaki zuten, eta Watson eta Cricki ikerketarekin jarraitzea debekatu zieten.
Beste hainbat kimikarik ikerketarekin jarraitu zuten baina soluzioak argitaratzean, denak gaizki zeudela konturatu ziren. Beraz, Watson eta Crickek, debekuari ez zioten jaramonik egin eta ADNaren egituraren beste eredu bat argitaratu zuten, oraingoan bai, bi katerekin eta fosfatoak kanpoaldean jarrita. Modu horretan, Watsonek Rosalindek ulertu ez zuena ulertu zuen: bi kateek baseak parekatuz elkarri heltzen zioten.
LYNN MARGULIS
Lynn Margulis 1938an jaio zen, Chicagon. Bigarren Hezkuntzako ikasketak Hyde Park unibertsitate publikoan hasi zituen. Geroago, bere gurasoek Chicagoko Unibertsitateko Laborategi Eskolara eraman zuten, baina bertatik ihes egin eta bere jatorrizko institutura itzuli zen bere lagun zaharrekin, hura bere lekua zela pentsatzen baitzuen. Zentro hartan gaztelaniazko klaseak eman zituen. 16 urte zituela, Chicagoko Unibertsitatean ikasle aurreratuentzako programa batean onartua izan zen, eta 20 urterekin Biologian lizentziatu zen. Titulua lortu eta Carl Sagan astrofisikoarekin ezkondu zen. Harekin bi seme-alaba eduki eta banandu egin ziren. Unibertsitateko ikasketak amaitu baino lehen, Mexikon izan zen landareen erabilera ikasten. 1958an Biologia zelularra eta genetika ikasten hasi zen, eta 1967an Thomas N. Margulis kristalografoarekin ezkondu, beste bi seme-alaba izan eta banandu egin ziren.
E.B. Wilsonen lana ezagutu zuenean (The Cell in Developement and Heredity), bikaina iruditu zitzaion eta momentu horretatik aurrera, bere teoria endosinbiotikoa garatzeari ekin zion.
Zelula eukariotoen jatorria deskribatu zuen urratsez urrats; izaki bizidunak bost erreinutan sailkatu zituen; teoria endosinbiotikoa plazaratu zuen, eta teoria horrek eboluzioan duen garrantzia azpimarratu zuen; sinbiogenesiaren teoria ere babestu zuen, zelula eukariotoak zelula prokariotoetatik nola sortu ziren azaltzen duena, alegia.
Teoria endosinbiotikoa:
1967an plazaratu zuen hipotesia da, zelula eukariotoen plastoak eta mitokondrioak endozitosiaren bidez aspaldian erantsitako bakterioak direla proposatzen duena. Teoria honen arabera, beraz, zelula eukariotoen organulu horiek bakterio askeak ziren, era sinbiotikoan jatorrizko zelula eukarioto batean integratu zirenak, duela 1.000 milioi urte, gutxi gorabehera.
Sinbiosi mota hori harreman endosinbiotiko batean datza.
Mitokondrioak eta plastoak organulu erdi autonomoak dira zelula eukariotoarekiko. Informazio genetikoa dute (DNA) eta zelulatik era independentean erreplikatzen dira. Ezaugarri horietan oinarriturik kaleratu zuen Lynn Margulis-ek bere hipotesia.
Egun, biologo estatubatuarren hipotesia ontzat jotzen da, eta zientzialariek gaur egungo eukariotoak prozesu endosinbiotiko batzuen ondorioz agertu zirela onartzen dute, mitokondrio eta kloroplastoak kanpotik hartuz fagozitosiaren bidez (erantsitako bakterioak izanik jatorrian organulu horiek).
Kimeraren irudiarekin alderatu da gaurko eukariotoen sorrera: eukarioto primitibo batean bakterio aerobio bat sartu eta bertan geratu zen; bakterioak energia ematen zion eukariotoari, eta horrek babesa eta elikagaiak. Endosinbiosi horrek azalduko luke mitokondrioen sorrera. Era berean, bakterio aerobio fototrofo bat fagozitatu eta eukarioto primitibo horrek fotosintesi egiteko gaitasuna bereganatuko luke. Horra hor kloroplastoen jatorria.
Mitokondrioek eta kloroplastoek aldaketa handiak izan dituzte zelula eukariotoen barnean azken 1.000 milioi urteetan: zelula eukariotoentzat onuragarriak ez diren ezaugarriak galdu dituzte (zelula horma, entzima ugari, DNAren zati bat...) baina ostalariarentzat onak zirenei eutsi dizkiote (ATPren sintesia, esaterako).
Teoria endosinbiotikoaren alde hainbat argudio eta ebidentzia daude:
- Mitokondrioek eta kloroplastoek prokarioto handien tamaina dute
- Organulu horien erribosomak eta bakterioenak oso antzekoak dira
- Haien DNA biribila da, bakterioen antzekoa
- Bi organulu horiek autonomia genetikoa dute, eta (bakterioen antzera) bipartizioaren bidez ugaltzen dira
- Kloroplastoen barne-egiturak eta biokimikak antza handia dute zianobakterio batzuek dituztenekin
Bost erreinuak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario